Gartzia-Ruiz familia bikain aritu da Zumaiako triatloian

JAZ Eibar Triatloi Taldeko zazpi ordezkariek lortu zuten zapatuko proba amaitzea
Gartzia-Ruiz familia bikain aritu da Zumaiako triatloian
2025/09/10 10:37
eta kitto!

Triatloi denboraldia azken txanpan sartu da eta JAZ Eibar Triatloi Taldeko ordezkariek sasoi betean daudela erakutsi dute beste behin. Sei gizonezkok eta emakume bakarrak hartu zuten parte zapatuan Zumaian jokatu zen sprint triatloian eta denek lortu zuten proba amaitzea.

Aipatzekoa da Ugaitz Gartziaren eta bere ama Cristina Ruizen lana. Gartziak hirugarren amaitu zuen junior mailan eta 19. sailkapen orokorrean (1:03:35); eta Ruiz 16. postuan heldu zen helmugara (1:22:21), V2 kategorian bigarren sailkatuz.

JAZ Triatloi Taldeko beste atletei dagokienez, honako emaitzak lortu zituzten:

  • 72. Ander Telleria Abascal (1:11:35)
  • 87. Roberto Gartzia Herrero (1:12:34)
  • 148. Aitor Fernandez Cepeda (1:17:30)
  • 194. Jesus Sanchez Morente (1:23:53)
  • 242. Alberto Agirre Herreria (1:38:28)