Gartzia-Ruiztarrek euren emaitza bolada bikainarekin jarraitzen dute

JAZ-eko hirukoteak lan bikaina egin zuen Santo Domingo de la Calzadako III. Herri Milian
Gartzia-Ruiztarrek euren emaitza bolada bikainarekin jarraitzen dute
2024/08/30 11:50
eta kitto!

JAZ Eibar Triatloi Taldeko hirukoteak lan bikaina egin zuen Santo Domingo de la Calzadako III. Herri Milian. Hirurak, gainera, podiumean izan genituen lortutako emaitzei esker.

Ugaitz Gartziak sailkapen orokorreko hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa eta, aldi berean, gazte mailako onena izan zen. Kristina Ruiz ere onenen artean izan zen proba guztian eta, sailkapen orokorreko bigarrena izateaz aparte, beterano mailan nagusitu zen. Roberto Gartzia ez zen atzean geratu eta, sailkapen orokorreko 12.a izateaz aparte, hirugarren postuan geratu zen beteranoen mailan.