Gaur 12:00etan Untzagan egingo den elkarretaratzean ospatuko dute sei urteko borroka pentsiodunek
2024/01/15
10:27
eta kitto!
Gaur sei urte dira pentsiodunek borrokari ekin ziotela eta, hori ospatzeko, gaur 12:00etan Untzagan egingo den elkarretaratzera joateko deialdi berezia egin dute Eibarko Pentsiodunen Plataformakoek: “Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan, baita Estatuko hiri askotan ere, kalera itzuliko gara lortutakoa aldarrikatzeko eta lortzeko falta zaiguna eskatzen jarraitzeko. Sei urte hauetan gauza asko gertatu dira, agian garrantzitsuenetako bat izan zen % 0,25eko igoera gainditzea lortu genuela, lau urtez inposatu zitzaigun KPIaren igoeraren konpentsazio gisa. Beste puntu positibo bat, zalantzarik gabe, iraunkortasun-faktore ospetsua ezabatzea izan zen. Azpimarratzekoa da 2021ean pentsioen erreforma onartu zela, KPI errealaren igoera legez errespetatu zelako. Hala, iaz kotizaziopeko pentsioek % 8.50eko eguneratzea izan zuten, eta aurten % 3,80koa, pentsio prekarioenen hobekuntza batzuez gain, salbuespenezko egoera batzuetan % 14,10eraino”. Elkarretaratzea egin eta, jarraian, hamaiketakoarekin ospatuko dute urtemuga.