Gaur 17:00etatik aurrera egingo den XV. Giza Irudien erakustaldiak hasiko du 40. Antzerki Jardunaldien egitaraua

Gaur 17:00etatik aurrera egingo den XV. Giza Irudien erakustaldiak hasiko du 40. Antzerki Jardunaldien egitaraua
2017/03/03 14:41
eta kitto!
Gaur hasiko da 40. Antzerki Jardunaldietako egitaraua, 17:00etatik aurrera Bartzelonako M.P.C-ren eskutik egingo den XV. Giza Irudien erakustaldiarekin. Bost aktorek jardungo dute Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kaleetan beste horrenbeste pertsonaiari bizia ematen: Karen Valderrama (robota, Argentina), Damian Fiore (Colon, Urugay), Maria Villata (iturria, Espainia), Francisco Aguado (Cervantes, Espainia) eta Jorge Balmaseda (punkya, Argentina) etorriko zaizkigu oraingoan, betiko moduan ikusle guztiak zur eta lur lagatzeko prest.