Gaur 20:30ean Ibarra-Agirresarobe bikoteak Azkoitiko ordezkariei egingo die aurre
Eskuko modalitatean Gipuzkoako Binakako Txapelketako azken fasea jokatzen diharduten honetan, gaur Astelenak seniorren mailako partidua hartuko du arratsaldeko 20:30ean. Bertan Ibarra eta Aguirresarobe eibartarrak eta Azkoitiko Oteiza 1 bikotearen artekoa ikusteko aukera izango da.
Bihar beste partidu ofizial bat jokatuko da, jubenil mailakoa, eta jaialdia osatzeko aurretik pilota eskolako hiru lagunarteko izango dira. Arratsaldeko 18:00etan hasita, gaztetxoetan Manex Kerejeta eta Egoi Motriko bikotea gorriz eta Gari Olaetxea eta Urko Iso urdinez arituko dira. Bigarren partiduan, Markel Segurola eta Markel Urain, Manex Arrieta eta Patxi Floresen aurka; eta, ondoren, Amillategi eta Del Rey kadeteek euren arteko buruzburukoa jokatuko dute. Partidu ofiziala, Gipuzkoako Txapelketakoa, 20:00etan hasiko da eta bertan Segurola eta Gisasola eibartarrak Villabonako bikotearen aurka arituko dira.
Eibartarrek irabazi eskero bigarren fasera pasatuko dira, multzoko bigarren postuan sailkatuta.