Gaur abiatu da Elikagaien Bankuak urtero antolatzen duen bilketa handia
2020/11/16
19:32
eta kitto!
Gaur hasi da Elikagaien Bankuak urtero egiten duen bilketa handia eta azaroaren 21era arte egongo da martxan. Aurten ez da zuzenean janaririk bilduko, COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela-eta. Horren ordez, baina, bonuak erosita lagundu daiteke: supermerkatuetan erosketak ordaintzeko momentuan eros daitezke bonuak (euro bat, 3 euro, 5 euro eta 10 euroko bonuak daude eskuragarri) kanpainak irauten duen egunetan eta bildutako dirua Elikagaien Bankuak behar dituen produktuengatik trukatuko dira kanpainaren amaieran.
Elikagaien bankutik adierazi dutenez, “aurten elkartasuna inoiz baino beharrezkoa izango da. Itxialdian zehar eta ondoren, janari eskariaren kopurua %20an igo da eta etorkizun laburrean %30era igoko dela aurreikusten da, lanik gabe geratu direnen kopuruak gora egin baitu”.