Gaur arratsaldean banatuko dituzte XXVI. Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak Topalekuan
Arrate Kultur Elkarteak Aratosteen inguruan antolatutako XXVI. Eguen Zuri argazki lehiaketan, lehen saria Hèctor Abela Arbuésen Harlequeens lanak irabazi du. Bigarren saria, berriz, Fernando Solana Marquezek eraman du, Nekaezina izenburuko lanarekin. Eta, hirugarren saria, Pedro Arriola Arrizabalagaren Flamenkoa lanarentzat izan da. Leire Alberdi Arriolak, Dani Astarloak eta Edu Perezek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu irabazleak eta, horrekin batera, parte hartu duten lehiakide guztiei beraien partaidetza eskertu nahi diete. Aurkeztutako argazkien gai eta proposamenen barietatea nabarmendu dute, baita ere.
Gaur arratsaldean, 19:00etan inauguratuko dute XXVI. Eguen Zuri argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Topalekuan, eta bertan banatuko dituzte edizio honetako sariak ere.