Gaur arratsaldean egingo du ...eta kitto!-k Altxorraren Bila ekimena

Inoizko jendetsuena izango da, 80tik gora parte-hartzailerekin
Gaur arratsaldean egingo du ...eta kitto!-k Altxorraren Bila ekimena
2024/05/10 13:14
eta kitto!

Gaur arratsaldean antolatuko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Familien arteko Altxorraren Bila ekimena. Arratsaldeko 17:15ean ekingo zaio jolasari, Untzagako plazan, eta pistak asmatu eta hainbat froga gainditu ondoren helmugara iritsiko dira.

Parte-hartzea izugarria izan da aurten; 84 lagunek eman dute izena, 53 umek eta 31 helduk. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, amaieran hainbat sorpresa eta parte-hartzaile guztientzat sariak egongo dira.