Gaur arratsaldean Eibartarrak-ek logotipo berria aurkeztuko du Arrate Kultur Elkartean
2021/06/04
10:12
eta kitto!
Badira 30 urte gure herriko futbol klub hori sortu zutela eta, bere sasoian batez ere emakumezkoen arloan eskuratutako lorpen handiez aparte, gaur egun bakarrik gizonezkoen taldeak dituen Eibartarrak-ek indartsu dihardu azken egoera berezi honi aurre egiten. Azken denboraldian ere sei talde osatu ditu klubak, harrobitik hasi eta Erregional mailako talderaino. Oraingoan logotipo berria aurkeztuko dute ordezkariek arratsaldeko 19:00etan Kultun hasiko den ekitaldian.
Juventusen kolorearekin jarraituko dute, hau da, zuri-beltzarekin, eta letretan urrezko tonua ere erabili dute Nahia Ferrer diseinatzaileak eta Maitane Camposek: “Logoa inbertituz gero, Eibartarrak-en E nabari daiteke logo berrian”. Badute aurrera jarraitzeko kemenik hiru hamarkadaren ondoren.