Gaur arratsaldean irekiko da 59 eta 55 urte bitartekoei Covid-19aren aurkako txertoa jartzeko webgune bidezko hitzordua
2021/12/21
09:45
eta kitto!
Gaur arratsaldetik aurrera, 55 eta 59 urte bitartekoek hitzordua hartu ahalko dute txertoa hartzeko, Osakidetzaren web-orriaren bidez. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazitakoaren arabera, “aurrekoan esan genuen bezala, herritarrei txertoa hartzera joateko eskatzen diet, baina Osakidetzaren oharrei jarraitzeko. Gaur arratsaldera arte Itxaron web-orriaren bidez hitzordua hartzeko”.
Jakinarazi duenez, kutsadura-mailek nabarmen egin dute gora, gaixotasun horren ondorioz ospitaleetan gero eta joan-etorri gehiago dago eta epe laburrera ez da ikusten joera aldatuko denik. Gainera, “azken egunotan, Omicron aldaeraren 220 kasu erregistratu dira”, esan du.