Gaur arratsaldean zabalduko dute Untzaga plazan ipini duten Gabonetako izotz-txirrista

Txirristatik lau alditan jeisteagatik 3 euro ordaindu beharko dira, baina EMGI elkartearen bonoarekin dohainik izango da.
Gaur arratsaldean zabalduko dute Untzaga plazan ipini duten Gabonetako izotz-txirrista
2024/12/20 16:53
eta kitto!

Gaur arratsaldean, 17:00etan zabalduko dute Untzagan ipini duten txirrista handia, eta jaiak igaro arte bertan ibiltzeko aukera izango dute haur zein helduek. Hauxe da Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak aurtengo Gabonetarako antolatu duten programazioko berritasun nagusia. Horrela, aurreko urteetan egon den izotz-pistaren ordez, udaletxe parean ipini duten izotz-txirrista ekarri nahi izan dute, eibartar eta Eibarrera datozen guztien gozamenerako. Txirristatik lau alditan jeisteagatik 3 euro ordaindu beharko dira. Hala ere, dohainik ibili daiteke, Eibarko establezimenduetan zerbait erostean ematen dituzten Eibar Merkataritza Gune Irekiaren bonoa izanez gero.

Txirristaren ordutegia egunaren arabera aldatzen denez, hemen ikus dezakezue egun bakoitzean noiz zabalduko duten:

  • Abenduak 20 eta urtarrilak 6: 17:00etatik 21:00etara.
  • Abenduak 21, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30 eta urtarrilak 2, 3 eta 4: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
  • Abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 5: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.
  • Abenduak 25 eta urtarrilak 1: Itxita.