Gaur arratsaldeko seietan ixotuko dituzte Gabonetako argiak

Gaur arratsaldeko seietan ixotuko dituzte Gabonetako argiak
2023/11/28 15:55
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik, eta Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo da Errebal Plazan, 18:00etan. Gabonak amaitu arte kaleak apainduko dituzten argiak ixotzeaz gain, umeendako musika saioa egongo da eta txokolatea banatuko dute.