Gaur aurkeztu dituzte Eibarko XLIX. Antzerki Jardunaldiak

Programazioa urtarrilean hasi eta martxoan amaituko da eta, ohikoa denez, era guztietako antzezlanak eskainiko dira.
Gaur aurkeztu dituzte Eibarko XLIX. Antzerki Jardunaldiak
2026/01/20 16:15
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Antzerki Jardunaldien XLIX. edizioaren aurkezpena egin dute gaur goizean Coliseo antzokian. Datorren urtean mende erdia beteko duen hitzordua Eibarren kultur arloan antolatzen diren ekimen garrantzitsuenetakoa da eta, horri esker, gure herria berriz ere arte eszenikoen erreferente bilakatuko da. 
Urtarriletik martxora bitartean kaleko antzerkia, komedia, drama, tragikomedia, dantza, pailazoak, haurrentzako ikuskizunak eta hausnarketarako jarduera paraleloak biltzen dituen programazio zabal bat garatuko da. Hala adierazi du Jon Iraola alkateak: “Antzerki Jardunaldiak herriko programazio kulturalaren zutoinetako bat dira, eta udalak kulturarekin duen konpromisoaren isla. Berrogeita bederatzigarren edizioa antolatzea proiektuaren osasun onaren eta publikoaren fideltasunaren erakusgarri da, zeinak kalitatezko proposamen kulturalak baloratzen dituen”.
Jardunaldiak urtarrilaren 23an eta 24an hasiko dira, Lekim konpainiaren kaleko antzerkiarekin. Azken urteotan bezala, aurten ere alfonbra gorria ipiniko diete herritarrei, antzerkira joateko gonbitea egitearekin batera. Antzerki Jardunaldien irekiera ofiziala, berriz, otsailaren 9an izango da, Imanol Arias protagonista izango duen solasaldian. “La casa” izenburuari jarraituta egingo du berba, Irene Hernandok aurkeztuko duen ekitaldian. Coliseo antzokian izango da, 19:00etan, eta sarrera librea izango da. Egitarau osoa biltzen duen liburuxka zabaltzeko edo jeisteko HEMEN sakatu.
Antzerki Jardunaldietako sarreren aurresalmentarako hitzorduak eguenean (urtarrilak 22) eta barixakuan (urtarrilak 23) banatuko dituzte, 17:30etik 19:30era Coliseoko leihatilan. Aurresalmenta, berriz, urtarrilaren 24an, 25ean eta 26an egingo da, 10:00etatik aurrera, eta lehiatilan aldez aurretik banatutako hitzorduen arabera. Eta urtarrilaren 26tik aurrera, astelehen eta barixakuetan erosi ahalko dira sarrerak leihatilan, 17:30etik 19:30era. Eta Internet bidezko salmenta urtarrilaren 24an, 10:00etan hasiko da.

Aurtengo kartela J.L. Baroja Colletek egin du.

49. Eibarko Antzerki Jardunaldiak. EGITARAUA.

Urtarrilak 23 (barixakua)
19:30/21:30 Kalez-kale. Antzerki jardunaldiak LEKIM Konpaniarekin.

Urtarrilak 24 (zapatua) eta 25 (domeka)
12:30/14:30 Kalez-kale. Antzerki jardunaldiak LEKIM Konpaniarekin.

Otsailak 9 (astelehena)
19:00 Solasaldia: “La casa”, Imanol Arias aktorearen eskutik. Coliseo.

Otsailak 10 (martitzena) eta 11 (eguaztena)
19:00 “Mejor no decirlo” (Pentación Espectáculos, Madril). Coliseo.

Otsailak 18 (eguaztena)
19:00 “Kandida” (Tartean Teatroa, Bizkaia). Coliseo.

Otsailak 21 (zapatua)
19:00 “Casting Lear” (Barco Pirata, Madril). Coliseo.

Otsailak 22 (domeka)
19:00 “Contra Ana” (Cía. La Contraria, Madril). Uni Eibar.

Otsailak 24 (martitzena)
19:00 “Nor naizen baneki” (Axut! eta Artedrama, Lapurdi, Bizkaia). Coliseo.

Otsailak 26 (eguena)


19:00 “Dysphoria” (Histrión Teatro, Granada). Coliseo.

Otsailak 27 (barixakua)
19:00 “El peor espectáculo del mundo” (Zanguango Teatro, Araba). Uni Eibar.

Otsailak 28 (zapatua)
17:00 “Hodei guztien gainetik” (Markeliñe, Bizkaia). Coliseo. 

Martxoak 1 (domeka)
19:00 “Loreen hizkuntza” (La Mapatxa, Bizkaia). Uni Eibar.

Martxoak 3 (martitzena)
19:00 “La barraca” (Teatro de Malta, Pentación Espectáculos, Alacant). Coliseo.

Martxoak 5 (eguena)
19:00 “Hasta el último baile” (Eva Guerrero, Bizkaia). Coliseo.

Martxoak 7 (zapatua)
12:30 “Quimera”. (La Fam Teatre, Valentzia). Untzaga-Errebal.
19:30 “Quimera”. (La Fam Teatre, Valentzia). Errebal-Untzaga.

Martxoak 7 (zapatua)
17:00 “A la gloria con Gloria Fuertes” (Teatro de Malta, Albacete). Coliseo.

Martxoak 10 (martitzena)
19:00 “Kaka” (Erika Olaizola&Xanti Agirrezabala, Gipuzkoa). Coliseo.

Martxoak 11 (eguaztena)
19:00 Antzerkia pantailetan: Asier Errasti Eibarko XXVI. Film Laburren Jaialdiko laburmetraiak. Coliseo.

Martxoak 14 (zapatua)
19:00 “Preguntamelón” (Millán Salcedo, Madril). Coliseo.

Martxoak 15 (domeka)
19:00 “Kolapsoa” (Erika Olaizola&Xanti Agirrezabala, Gipuzkoa). Uni Eibar.

Martxoak 17 (martitzena)
19:00 “52 hercios” (Ados Teatro, Gipuzkoa). Coliseo.

Martxoak 18 (eguaztena)
19:00 “El Dragón de Oro” (Sarabela Teatro, Ourense). Coliseo.

Martxoak 21 (zapatua)
19:00 “Jasón y las furias” (Teatro del Noctámbulo, Extremadura). Coliseo.

Martxoak 22 (domeka)
19:00 “Cantando bajo las balas” (Producción Luna Hiena, Nafarroa). Uni Eibar.

Martxoak 24 (martitzena)
19:00 R&J (Dramática Errante, Bizkaia). Coliseo.

Martxoak 25 (eguaztena)
19:00 “Egin bedi zure nah-ia” (Dantzerti-ko 4. mailako ikasleekin sorturiko ikuskizuna). Coliseo.

Martxoak 26 (eguena)
19:00 “Zanbuila” (Lolak kolektiboa, Gipuzkoa). Coliseo.

Martxoak 27 (barixakua)
19:00 “El encargo” (La Red Teatro, Eibar). Coliseo.