Gaur aurkeztu dute Eibarko Euskaraldiaren Hamaikakoa
Aurten laugarrenez egingo da Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko asmoa duen ariketa soziala. Aurrekoetan bezala, Euskal Herri osoan zehar burutuko da ekimena, maiatzaren 15etik 25era. Eibarren Akebaik, herriko beste eragile batzuekin batera, Eibarko Euskaraldia antolatzeko lan-taldea sortu du, antolaketa lanak egiteko. Gure herrian Euskaraldiaren enbaxadore izango diren pertsonak ere aukeratu dituzte, eta gaur eman dute ezagutzera Eibarko Euskaraldiaren Hamaikakoa, Eibarko Klub Deportiboan, Euskal Herri mailako enbaxadoreetako bat den Ana Goitiak bakarrizketa egin eta, jarraian: Davide Cerchi, Jol Igartua, Aitor Muniozguren, Mohamed Fadel, Jon Alonso, Aresatz Usobiaga, Josune Garro, Simone Begiristain, Soko Baskaran, Najiba Benslaiman eta Helene Otadui. Hamaika horiek izango dira Eibarko Euskaraldiaren enbaxadoreak.