Gaur aurkeztu dute frankismoaren krimenen kontrako kereila kriminala Eibarko epaitegian

Gaur aurkeztu dute frankismoaren krimenen kontrako kereila kriminala Eibarko epaitegian
2019/06/14 15:40
eta kitto!
Gaur eguerdian aurkeztu dute frankismoaren krimenen kontrako kereila kriminala Eibarko epaitegian Eibarko Udalak, Eibarko Memoria Taldeak eta herriko hainbat biktimak, hilabeteak horretarako dokumentazioa eta lekukotasunak prestatu eta jasotzeko beharrean jardun eta gero. Eibarko epaitegian ez ezik, Argentinako Epaitegi Federalean Servini epaileak zabalik duen 4591/10 Kereilarako ere aurkeztuko dituzte agiriak, horrela 2016ko azaroan Eibarko Udalak aho-batez onartutako erabakiari jarraipena emanez. Epaitegira joan aurretik Eibarko Memoria Taldeko Josu Ibargutxik eta Miguel de los Toyos jarduneko alkateak prentsaurrekoa eman dute Eibarko udaletxean eta, esan dutenez, kereiletan txertatutako edukien artean, besteak beste, frankismo garaian desagertutako pertsonen zerrenda, 1945. urtera arte errepresaliatutako pertsonen eta enpresen kopurua, frankismoaren errepresio eta torturak jasan zituzten 50 lagunen testigantza baino gehiago, frankismoan errepresaliatutako 200 eibartar baino gehiagoren zerrenda eta ehundik gora hildako eragin zituen 1937ko apirilaren 25eko bonbardaketa daude.

IMG_7705IMG_7697IMG_7681