Gaur aurkeztu dute zapatuan abiatuko den Debabarreneko Eskola Antzerki Erakusketaren 36. edizioa
2021/04/28
15:48
eta kitto!
Iaz pandemiak eragindako etenaldia eta gero, aurten berriz egingo Debabarreneko Eskola Antzerki Erakusketa. Maiatzaren 1etik 18ra bitartean konpainia ezagunen eskutik bost antzerki emankizun eskainiko dituzte Coliseo antzokian, gaur horren berri emateko Asier Lopez de Viñaspre Gazteria saileko teknikariak eta Jon Iraola alkateak azaldu dutenez.
Guztira bost antzezlan programatu dira eta egitaraua zapatuan (maiatzaren 1ean) hasiko da, Xake Produkzioak konpainiaren “Lur” ikuskizunarekin. Antolatzaileen berbetan, “nahi duten guztientzat zabalik egingo den emankizuna guztiz gomendagarria da eta, gainera, Nerea Gorriti aktore eibartarrak egiten du lan bertan”. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.
Beste lau emankizunak, berriz, herriko ikasleentzat izango dira bakarrik, ikastetxe bakoitzarekin adostu duten ordutegiari jarraituta eta sarrera doan izango da. Martitzenean, 15:00etan, Julio Verneren nobelan oinarritutako “20.000 legoa itsaspeko zaborrean” eskainiko du Txalo Konpainiak. Hirugarren antzezlana, berriz, eguenean (maiatzaren 6an) izango da, 15:00etatik aurrera: “Giza gorputzaren erdigunera bidaia” izenburukoa aurkeztuko du Spasmo konpainiak eta, taldea Salamankakoa izan arren, euskeraz egingo dute, “talde honek haur eta gazteei zuzendutako bere lan gehienak euskerara itzuli dituelako”.
Maiatzaren 12an, berriz, Eibarko Antzerki Jardunaldietako lan arrakastatsuenetakoa izan den “Ameriketako bidaiak” eskainiko dute Nerea Mazo eta Miren Arrieta aktore gazteek, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Azaldutakoaren arabera, “Patxo Telleriaren lanaren edukia, zuzendari-lan bikaina, interpreteen lotsagabekeriak, horrek guztiak bihurtu du aurten ekoiztu den ikuskizunik biribilenetako bat, kritikak islatzen duen bezala. Bi saio izango dira, goizeko ordutegian, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta”. Erakusketa maiatzaren 18an amaituko da, Anartz Zuazuak zuzentzen duen Borobil konpainiaren “Hansel eta Gretel” antzezlanarekin.
Eskola Antzerki Jardunaldien 36. edizio honen aurrekontua ia 22.000 eurokoa da eta kartela, bestalde, Iratxe Unanue Eibarko Dibujo Eskolako irakasleak egin du.
EGITARAUAREN PDF-A JAISTEKO HEMEN SAKATU.