Gaur banatu dira …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Gilda Lehiaketaren sariak

Gaur banatu dira …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Gilda Lehiaketaren sariak
2023/12/19 13:06
eta kitto!
Gaur eguerdian banatu dituzte …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Gilda Lehiaketaren VIII. edizioko sariak. Gilda tradizional onenari saria Trinkete tabernak jaso du eta berritzaileenari saria, berriz, Ametsak. Horrez gain, publikoaren saria Akara tabernarentzat izan da. Eta botoa eman duten herritarren artean zozketa egin eta gero, bi lagunentzat asteburuko egonaldia JavierAizpuruk irabazi du. Sari banaketan egon dira Mireia Alonso eta Josu Mugerza epaimahaikideak. Zorionak!

Trinkete Trinkete taberna (gilda tradizionalaren saria)

Ametsa Ametsa taberna (gilda berritzailearen saria)

Akara Akara taberna (herritarren saria)

Javier aizpuru Javier Aizpuruk irabazi du asteburuko egonaldia lehiaketan parte hartu dutenen herritarren artean.

taldea 2