Gaur banatuko dira Indalecio Ojanguren XXXVIII. Argazki Lehiaketako sariak Portalean
Erakusketa zabaltzearekin batera izango da sari-banaketa, arratsaldeko zazpietan.
2025/10/24
16:55
eta kitto!
Gaur arratsaldean banatuko dituzte Indalecio Ojanguren XXXVIII. Argazki Lehiaketako sariak Portalean, erakusketa-gelan, 19:00etan hasiko den ekitaldian. Horrekin batera, erakusketa zabalduko dute bertan, edizio honetan saritutako argazkiekin eta antolatzaileek aukeratu dituzten beste lan batzuekin. Azaroaren 16ra arte egongo da ikustera joateko aukera, ohiko ordutegian.
