Gaur banatuko dituzte Eibar Beldur Barik sariak

Gaur banatuko dituzte Eibar Beldur Barik sariak
2016/11/18 10:01
eta kitto!
Gaur 18:30ean Portalean hasiko den Eibar Beldur Barik jaialdian, eibartarrek lehiaketara aurkeztu dituzten bideoen emanaldia eskainiko dute eta jarraian banatuko dituzte Eibar mailako sariak. Aurtengo Beldur Barik lehiaketan, 1. kategorian (12/17 urte), Eibarko bost lan daude lehian: "Egunero hasten delako" (Eneko Iriondo, Patxi Egiguren, Jone Larrauri, Paula Marcos eta Aizpea Goitiandia), "Puede" (Naroa Garzo), "No es caos, es reflexión" (Lorea Jainaga Albizu), "Beldur Barik-Janzkera" (Julen Teran, Jokin Arrizabalaga, Martin Egiguren, Iker Pacios, Ander Egurrola eta Markel Artetxe) eta "Zegatik harritzen gara?" (Malen Illarramendi Beitia, Amaia Gorrotxategi Etxaniz, Ainhoa Arroitajauregi Lekunberri eta Julen Vallejo). Eta 18/26 urte bitarteko kategorian, berriz, lan bakarra aurkeztu dute lehiaketara: "Batu+gaitezen" (Jone Amuategi, Beatriz, Edurne, Iratxe, Jone Bengoa, Maialen, Marta, Miren, Onintza, Nerea eta Uxue). Euskal Herri mailako sariak, bestalde, azaroaren 26an banatuko dituzte, aurten Urdulizen ospatuko den jaialdian. Horren harira, herri bozketa zabalik dago, herritarrek gustoko duen lanaren aldeko botoa emateko. Bozkatzeko, sartu beldurbarik.org helbidean eta argibideak jarraitu.