Gaur bilera irekia egingo da Ipuruako Merkatu Plazan

Gaur bilera irekia egingo da Ipuruako Merkatu Plazan
2023/11/08 12:46
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara, bilera irekia egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan. Hainbat gai jorratuko dira: bazkideen izen-ematea; hurrengo hilabeteetako programaren diseinua, inprimaketa eta hedapena; diruzaintza (2023ko laburpena); elkartearentzako laguntza espezializatua; obrak (berogailua eta baranda); kontzesio-kontratua; kontzesioaren abalerako dirua biltzkeo jarduera berriak; auzoko jai batzordea sortu.