Gaur bisita gidatu bereziak egingo dituzte Museoan doan

Gaur bisita gidatu bereziak egingo dituzte Museoan doan
2013/12/04 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, abenduak) Santa Barbara armaginen zaindariaren eguna ospatzeko bisita gidatu bereziak egingo dituzte Museoan, normalean itxita egoten den Museoaren Arima (arma biltegia) erakusteko. Gainera sarrera doan izango da. Hiru bisita gidatu egingo dira, 16.30etan, 17.30etan eta 18.30etan eta parte hartzeko gaur bertan eman daiteke izena, 16.00etatik aurrera museoko harreran.