Gaur Coliseo antzokian kontzertua emango du Suediako Stockholms Musikgymnasium abesbatzak
2015/10/28
00:00
eta kitto!
Bengt Ollén-ek 1994tik zuzentzen duen Stockholms Musikgymnasium abesbatza gaur (asteazkena) Coliseo antzokian izango da, Eibarko XXIII. Musikaldiaren barruan eta Tolosako Abesbatza Lehiaketaren harira. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.
Stockholms Musikgymnasium eskolaren koruek urtero hartzen dute parte nazioarteko lehiaketa eta jaialdietan, eta oso izen ona lortu dute soinu argi eta beroa, teknika ona eta eskarmentu handia dutelako. Bai eskolak bai bertako koruek, entzute handia dute Suediako musika-munduan, eta Stockholmeko Errege Orkestra Filarmonikoarekin elkarlana egiten dute urtero.