Gaur da azken eguna Asier Errasti Film Laburren lehiaketan parte hartzeko

Jaialdia azaroaren 4tik 9ra egingo da
Gaur da azken eguna Asier Errasti Film Laburren lehiaketan parte hartzeko
2024/07/05 11:45
eta kitto!

Gaur amaituko da Asier Errasti Film Laburren Jaialdian izena emateko epea. Lehiaketak bi atal ditu (fikzioa eta animazioa) eta sari garrantzitsuak daude. Lehen saria 700 eurokoa izango da, bigarren saria 500 eurokoa. Bestalde, euskarazko film laburrik onenak 700 euro eskuratuko ditu, baita animaziozko film laburrik onenak ere, eta azkenik Eibarko film labur onenari 200 euro emango dizkiote.

Izen-ematea Eibarko Udalaren webgunearen bitartez egin behar da.