Gaur da azken eguna kantu afarirako txartelak erosteko
Euskal Jaiko egitarauaren baitan zapatuan egingo den kantu afariarako txartelak gelditzen dira, eta gaur, eguaztena, izango da horiek eskuratzeko azken eguna.
2025/05/21
09:58
eta kitto!
Kantu afaria maiatzaren 24an, zapatua, egingo da; eta hurrengo egunerako, domekarako, antolatu dute herri bazkaria. Biak Untzagako karpan egingo dira. Bazkarirako txartel guztiak saldu dira dagoeneko, baina kantu afarirako oraindik leku batzuk gelditzen dira. Gaur, eguaztena, da azken eguna txartelak eskuratzeko; beraz, interesa duzuenok Deporretik pasa zaitezkete erostera, 18:00etatik 20:03etara. Prezioa 20 eta 25 eurokoa izango da (20 euro ikasle eta langabetuek, 25 euro langile eta dirua dutenek), eta kateringa Harakintzaren ardura izango da. Ekitaldiaren barruan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak joko ditu afalduosteko abestiak, eta ondoren gau girotua egongo da DJ Miren G-rekin.