Gaur egingo da Udalaren ohiko osoko bilkura, 11 puntuko gai-zerrendarekin

Gaur egingo da Udalaren ohiko osoko bilkura, 11 puntuko gai-zerrendarekin
2026/02/23 12:58
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur, otsailaren 23an, 19:00etan. Saioan 11 puntu aztertuko dituzte, eta herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dute Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.

Ondorengoa izango da gai zerrenda:

1. 2025eko abenduaren 18ko eta 22ko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.

2. 285/2025 Prozedurako epaiaren berri ematea.

3. 660-2024 Prozedurako epaiaren berri ematea.

4. Berri ematea: PSE-EE (PSOE) udal-taldearen koordinatzaile berria.

5. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

6. 2025 eta 2026 urteei dagokien aurrekontuaren aldaketen berri ematea.

7. Udalaren aurrekontuei buruzko informazioaren berri ematea:

  •  Aurrekontuaren betearazpena, 4. hiruhilekoa.
  •  Ordaintzeko Batez Besteko Epea, 4. hiruhilekoa.
  •  Azaroko kontaketa-aktak.

8. 2026ko ordenantza fiskalen aldaketa-proposamena onartzea.

9. Berri-ematea: funtzionario batek aurkeztutako idazkia, norbere konturako jarduera pribatuan aritzeko bateragarritasun-aitorpena ezeztatzeko eskatuz.

10. Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala.

11. Galderak eta eskaera