Gaur, ekainak 13, odola emateko deia egin die herritarrei Eibarko odol emaileen elkarteak

Untzaga jubilatu etxean egingo da 16:50etik 20:50era. 943007884 telefonora deitu behar da aurretik. Odol beharra dagoela ohartarazi digute Odol Emaileen elkartekoek
Gaur, ekainak 13, odola emateko deia egin die herritarrei Eibarko odol emaileen elkarteak
2024/06/13 12:12
eta kitto!

Gaur, ekainak 13, odola emateko txanda izango dugu gurean, hamabostean behin Untzaga jubilatu etxean egiten den bezala. Ez ahaztu ordua hartzea 943007884 zenbakian edo, bestela, ekainetik aurrera aukera dago www.gotatanta.eus web-ean ere hartzeko.

 

Ekainak 14, Odol-emailearen Eguna

Bihar, ekainak 14, Odol-emailearen Munduko Eguna ospatuko dugu. Horrelako egunak beharrezkoak dira herritarrok jardun horren garrantziaz jabetzeko, batez ere ikusten dugunean azken aldian arlo horretan eman den beherakada.Odol beharra dagoela ohartarazi digute Odol Emaileen elkartekoek. “Odol-emaileak behar ditugu”, esan digute elkartetik. Horrela, herritarrei dei egiten die odola ematera joateko eta hori egiteko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren azaldu dizkigute.

18 eta 65 urte bitartekoek eman dezakete odola, beti ere 50 kg baino gehiago badituzte. Gizonezkoek urtean lau aldiz eman dezakete eta emakumezkoek hiru. Horretarako, 15 egunetik behi, Untzagako Jubilatu Etxean, beheko solairuan dagoen gela atontzen dute odola eman ahal izateko, 16:50etik 20:50era.