Gaur eki-erdiguneko bizilagunekin batuko dira udal ordezkariak Coliseo antzokian

Azaroaren 26ra arte guztira zazpi bilkura egingo dira herriko auzo ezberdinetan
Gaur eki-erdiguneko bizilagunekin batuko dira udal ordezkariak Coliseo antzokian
2024/11/12 12:36
eta kitto!

Aurreko astean hasi ziren auzoetako bilerak Beheko-Tokian, eta azaroaren 26ra arte guztira zazpi bilkura egingo dituzte udal-ordezkariek herriko auzo ezberdinetan. Gaur eki-erdiguneko bizilagunekin batuko dira, 19:00etan, Coliseo antzokian. Bihar, hilak 13, Legarreko auzokideekin bilduko dira, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Azaroaren 17an Amañako auzokoen txanda izango da, parrokiako lokaletan. Hurrengo bilera hilaren 20an izango da eta Ipuruako jubilatuen etxean egingo dute. Hilaren 21ean, Urki auzokoen txanda izango da, parrokiako lokaletan. Eta, amaitzeko, hilaren 26an erdiguneko bizilagunekin egingo dute batzarra, Untzagako jubilatu-etxeko lokaletan. 

Alkatearen berbetan, “urtetik urtera ikusten ari gara ekimen honek oso harrera ona duela, eta aukera ona dela gure auzoetako kezkak, beharrak, iradokizunak eta ideiak gertutik ezagutzeko”. Lehen bilera atzo egin zuten, Beheko Tokia jubilatuen etxean. Hurrengoa, berriz, martitzenean izango da:

Aurreko urteetako bileren aktak HEMEN IKUS DAITEZKE