Gaur emango dute "Barbacana, la huella del lobo" filma, GNaturaldiaren barruan
2019/11/12
12:10
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan, “Barbacana, la huella del lobo” filma eskainiko dute Coliseo antzokian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzako GNaturaldiaren eskutik. Arturo Menorrek zuzendutako ekoizpenak 2020 Goya sarietarako bederatzi izendapen ditu eta, besteak beste, naturaren soinuetan aditua den Carlos de Hitaren parte-hartzea izan du. Acajú ekoiztetxeko lantalde teknikoaren lan bikainari esker, dokumentalak otso baten bizimodua bere ingurune naturalean nolakoa den erakusten du: otsokumeak nola jaiotzen diren, familia-klan baten egunerokoa nolakoa den... Eibarko saioan, gainera, Carlos de Hitak hartuko du parte eta, filma eman aurretik, otso baten entzumenarekin soinu erakustaldia egingo du. Sarrera doan izango da, toki guztiak bete arte.