Gaur emango zaio azken agurra Jesus Mari Ugarteburu 'Mandi' zinegotzi eta baserritarren alkate ohiari

San Andres bezperan, azaroaren 29an hil zen Jesus Mari Ugarteburu Unzetabarrenetxea ‘Mandi’, 88 urterekin.
Gaur emango zaio azken agurra Jesus Mari Ugarteburu 'Mandi' zinegotzi eta baserritarren alkate ohiari
2025/12/01 18:12
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko EAJ-PNVko kidea, Eibarko Uri Buru Batzarreko lehendakaria ere izan zen, eta Eibarko alderdi jeltzalearen alkategaia, 1987ko Udal Hauteskundeetan. Ez zuen alkatetza lortu, baina Eibarko Udaleko hautetsi izendatua izan zen, EAJren izenean, 1987ko ekainaren 10eko hauteskundeetan. Berriz hautatu zuten zinegotzi kargurako 1991ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Arrateko bizilagun eta baserritarren alkate ere izan zen, eta 2001ean Arrateko Jaietan omendu zuten, bi urte lehenago hil zen Jose Luis Urzuriaga Sumendixa-rekin batera, Arrateko Jai Batzordean egindako lana eskertzeko.
Azken agurra gaur (astelehena, abenduak 1) emango zaio, Karmengo Amaren parrokian arratsaldeko zazpietan egingo den hiletan. Goian bego.