Gaur epaitzen hasi diren gazteen aldeko elkarretaratzea egin da Untzagan
2013/10/14
00:00
eta kitto!
Beste herri askotan lez, Eibarren ere gaur (astelehena, hilak 14) iluntzean elkarretaratzea egin da Untzagan, 26/11 sumarioan auzipetutako 40 gazteen aurkako epaiketaren harira. Gazteen askatasuna eskatzeko batu diren herritarrak Euskal gazteria libre, elkartasunetik konpromisora goiburuko pankarta zabaldu dute.
Bestalde, epaiketa honen inguruan manifestazio nazionala deitu dute urriaren 26rako. Bilbon egingo den manifestaziora Eibartik antolatutako autobusean joan nahi duenak Karrika, Depor, Buenos Aires edo Hirurok tabernetan eman dezake izena.