Gaur estreinatu den “Orkestra lurtarra” haurrentzako euskarazko filma emango dute asteburuan Coliseo antzokian
2022/04/08
19:06
eta kitto!
Zinema-aretoetara gaur ailegatu den “Orkestra lurtarra” umeendako filma Coliseo antzokian eskainiko dute asteburu honetan: bihar (zapatua) 17:00etan, 2. aretoan eta domekan ere 17:00etan ikusi ahal izango da, antzokian. Sustapeneko filma denez, 1,5 euroko deskontua aplikatuko dute sarreretan.
Lotura Films eta Jarraitu Filmak enpresa donostiarrek ekoitzitako lana Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute. Haurrentzako animazio-zinemaren aldeko apustu berri hau Harkaitz Canoren izen bereko nobelan oinarritzen da, zeinak Euskadi Saria jaso zuen. Eleberria pantaila handira egokitu dute eta musikaren atalari arreta berezia jarri diote.
Sinopsia
Manu, haurra zela, Stella Panini piano-jole handiarekin maitemindu zen, eta hura ezagutzea zuen amets. Horretarako, Stefano Salegi, gerora manager bilakatuko den pertsonaia ilunaren aholkuari jarraituz, orkestra bat osatuko du. Baina Manu, ameslariaz gain, bere kabuz doan ‘outsiderra’ ere bada. Jendeak ez du berezitasun hori ulertzen, eta bere instrumentua, erratza, izaera berdingabe horren adierazlea da. Bitxikeria horiek ez dira orkestra sortzeko oztopo izango: bertan elkartuko dira urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu-jole bat, haizeak jotzen dituzten eta naturaz gaindiko usaimena duten bi anaia biki, kontratenore bibotedun bat eta triangelua jotzen duen perkusio jotzaile bat. Gainera, eskaileraren saioa egiten duen ahuntz ijito batek laguntzen die.