Gaur eta bihar, azken egunak dilistak batzeko Greziako kanpalekuetako errefuxiatueri eramateko
Anbulatorio aurreko Julian Etxeberria kalean (lehen Springfield denda zegoen tokia) ipini dute, iaz bezala, erronkako janari guztiak jasotzeko gune bakarra. Horrez gain, …eta kitto!-tik aparte honako lekuetan ere jasoko dituzte dilistak: herriko ikastetxeak, Debegesa, Tekniker, Ipuruako jubiletxea eta Amañako kioskoa.
Honakoak izango dira janaria jasotzeko guneak beste herrietan: Ermuan: Parriaundi okindegia, Iluminación Beta, Amatxi eta Niza tabernak eta Jubiletxea. Mallabian: Udala, Liburutegia eta Ikastetxea. Deban: udaletxe azpian (23-24). Soraluzen: Ikastetxea, Gaztetxea eta dendak. Elgoibarren: Ikastetxeak eta Merkatu Plaza. Mutrikun: Udaletxea. Mendaron: Ikastetxea eta Jubiletxea.
Kanpaina ixteko ekitaldia Ermuan izango da zapatuan, bertako Orbe Kardinalaren Plazan, 14:00etatik 15:00etara. Bertan tupper solidarioak (erdia lentejak bakailaoarekin, beste erdia arroza Lumagorrirekin eta fruta pieza bat) salduko dira, 5 eurotan. Eta, janaria bidaltzeko gastuei aurre egiteko, rifak ere ipiniko ditzute salgai: euro baten truke afariak eta artelanak irabazteko aukera bikaina.