Gaur eta bihar erosi daitezke Cartagena-Eibar partidurako sarrerak

Beñat San Joseren mutilek barixakuan jokatuko dute Cartagonova zelaian
Gaur eta bihar erosi daitezke Cartagena-Eibar partidurako sarrerak
2025/02/25 16:39
eta kitto!

Barixakuan, Hypermotion Ligako 29. jardunaldiari hasiera emanez, jokatuko da Cartagonova estadioan Cartagena eta SD Eibar taldeen arteko partidua, 20:30ean hasita. Beñat San Joseren aginduetara dagoen taldeak, Racing-ekin Ipuruan bana berdindu eta gero, sailkapeneko azkenari egingo dion bisita aprobetxatu nahiko du aurrera egiteko, ikusita jaitsiera postua hiru puntura gerturatu zaiola.

Partidu hori prestatzeko, bi lan-saio besterik ez zaizkie geratzen eibartarrei hemen egiteko, egueneko entrenamendua, partiduaren aurreko azkena, Alacanten egingo dutelako. Lan-saio horiek Ipuruan egingo dituzte gaur eta bihar, biak 11:00etan hasita eta ateak itxita.

Bestalde, FC Cartagenak SD Eibar klubari bidalitako sarrerak salgai egongo dira gaurtik hasita bihar arratsaldeko 19:00ak arte, 20 eurotan, Orsaixan-en. Erosi ahal izango dira baita socios@sdeibar.com helbidera deituta.