Gaur eta bihar izango dira azkeneko auzo-bilerak
2023/11/22
11:52
eta kitto!
Urtero egiten diren auzo-bileren egutegiko azken bi bilerak egingo dira gaur eta bihar. Bi horiekin zazpi izango dira egindako bilera guztiak: lau aurreko bi asteetan egindakoak (Beheko Tokian, ekialdekoekin; Coliseon, erdialde-behealdekoekin; Udalean, Legarrekoekin; eta Amañako parrokian, Amañakoekin); eta beste hirurak aste honetan (atzokoa, Untzagako jubiletxean, erdialdeko bizilagunekin; eta gaur toki berean eta bihar Urkiko parrokian egingo direnak). Beste bilera guztiak bezala, horiek ere 19:00etan hasiko dira. Herritarren parte-hartze prozesuetan planteatutako proposamen, kexa edo iradokizun guztiak udal-gobernu taldeak eta udal-teknikariek aztertuko dituzte. Proposamenak udal-plangintzan sartzeko, aldez aurretik haien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu beharko da.
Udal-ordezkariak hauek izango dira: alkatea bera, tokian tokiko auzozaina, udaltzainburua, eta Zerbitzuetako, Obrako eta Hirigintzako zinegotziak eta teknikariak, horiek baitira herritarrek planteatutako arazoetan gehien aipatzen diren sailak. Halaber, Ertzaintzako hurbiltasuneko agente bat eta Debabarreneko Mankomunitateko ordezkari bat izango dira bertan, herritarren segurtasuna, hondakinen bilketa eta bide-garbiketa aztertu ahal izateko.