Gaur eta bihar pilota partiduak egongo dira Astelena frontoian

Amillategi eta Gil bikoteak Aretxabaletan jokatuko du Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketaren finalaurrekoa
Gaur eta bihar pilota partiduak egongo dira Astelena frontoian
Amillategi - Gil bikoteak dena emango du finalera iristeko
2025/10/30 10:29
eta kitto!

Aste honetan bost pilota partidu jokatuko dira Astelena frontoian. Gaur, urriak 30, 20:45ean, Gipuzkoako Txapelketa Goma Paleta Binakakoan lehenengo faseko 8. jardunaldian, Osa eta Lombraña eibartarrek Arruabarrena eta Bereziartua errenteriarrak hartuko dituzte. Etxeko bikoteak partida bakarra galdu du orain arte eta, ondorioz, multzoko lehen postuan daude. Hurrengo faserako bi jardunaldi baino ez dira gelditzen eta lehia oso estua dago sailkapeneko goiko postuetan.

Bihar, 18:00etan hasita, errendimenduko gaztetxoen txanda izango da eta Eibarko eta Azpeitiko pilotariak arituko dira lehian hiru partidutan: Lizarralde infantilak Azpetiko Baltzola izango du aurkari; Agotek Erasoren aurka jokatuko du infantil kategorian baita ere; eta alebin kategorian, Arriolak Urangaren kontra jokatuko du.

Ondoren, jaialdia bukatzeko, Gipuzkoako Paleta Gomako Binakako partida jokatuko da, nagusien kategorian. Bertan, Guisasolak eta Sologaistuak Aguirre eta Celaya bikote tolosarra izango dituzte aurkari.

 

Finalaurrekoa Aretxabaletan

Klub Deportiboko pilotariek jokatuko dute partidu garrantzitsuena, ostera, Aretxabaletan izango da. Izan ere, Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko dute, bihar, kadete mailako Amillategik eta Gilek.