Gaur gauean AP-1 eta AP-8 autobideen arteko lotunea itxiko da Maltzagan, Bilbo noranzkoan
AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarreko Aginaga tuneleko mantentze lanak egingo dira gaur gauen
2024/07/10
10:47
eta kitto!
Gaur, uztailak 10, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarreko Aginaga tuneleko mantentze lanak egingo dira Maltzagan (Elgoibar), Bilbo noranzkoan. Hori dela eta, 145 lotura adarra itxita egongo da 22:30etik 04:00etara.
BIDEGItik adierazi dutenez, alternatiba gisa, AP-1etik Bilborantz doazen ibilgailuek AP-8tik jarraitu beharko dute Behobia noranzkoan Elgoibarko 64. irteeraraino, eta bertan autobidea hartu berriro Bilborako norabidean. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.