Gaur gauean erlojuak ordubete atzeratu behar dira
2011/10/29
00:00
eta kitto!
Asteburu honestan neguko ordutegia indarrean sartuko da eta, horrekin bat egiteko, zapatutik domekarako goizaldean erlojuak ordubete atzeratu beharko ditugu, 03.00ak direnean 02.00ak ipinita. Europako Batasuneko kide diren herrialde guztiak horrela egitera behartuta daude eta neurri honi esker energia kontsumoan %5 aurrezten dela diote adituek.