Gaur gauean eskainiko duten kontzertuarekin agurtuko dute denboraldia Musika Bandakoek
2017/07/14
11:36
eta kitto!
Oporren aurretik azken kontzertua emango du gaur gauean Eibarko Cielito Musika Bandak, 23:00etatik aurrera. Carlos Sanchez Barbak zuzenduko duen emanaldian honako piezak eskainiko dituzte: “Teatro Montecarlo” (pasodoblea, A. Perez-Perello), “Agua azucarillos y aguardiente” (zarzuela aukeraketa, F.Chueca), “Music from Braveheart” (BSO, J. Horner), “Oregon” (gaia, J. de Haan) eta “Dantzaldia” (herri-kantuak, I. Urkizu). Euririk ez bada Toribio Etxebarria kalean izango da kontzertua eta, bestela, udaletxeko arkupeetan joko dute. Oporretatik bueltan, irailaren 24an ekingo diote ikasturte berriari, Coliseo antzokian eskainiko duten emanaldiarekin.