Gaur gauean itxita egongo da Eibarko irteerako AP-1 eta AP-8 lotunea Bilborako noranzkoan

23:00etatik 03:00etara itxiko dute, zubibide bateko dilatazio-juntura konpontzeko lanak direla eta.
Gaur gauean itxita egongo da Eibarko irteerako AP-1 eta AP-8 lotunea Bilborako noranzkoan
2026/07/09 12:45
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Gaur gauean, uztailaren 9an, 23:00etatik 03:00etara itxita egongo da AP-1 eta AP-8 autobideak Bilborako noranzkoan lotzen dituen adarra, Eibarko irteeran. Itxiera zubibide bateko dilatazio-juntura konpontzeko lanak egiteko izango da.

Lanek irauten duten bitartean, Eibarrera joan edo AP-8tik Bilborako noranzkoa hartu nahi duten gidariek AP-8tik Behobiarako noranzkoan jarraitu beharko dute Elgoibarreraino. Han, ordainlekuaren ondoko biribilgunean noranzkoa aldatu, eta berriro AP-8ra sartu ahal izango dira Bilborako noranzkoan.