Gaur Gipuzkoako Txapelketako goma paletako partidua jokatuko da Astelenan
Bihar, bestalde, 18:30ean hasiko den asteroko jaialdian, Astelena pilotalekuak eskuz binakako bi partidu hartuko ditu: kadete mailan, multzoko bigarren postuan dauden Varona eta Azpilikueta etxeko pilotariek Villabonako Cestau eta Oñate izango dituzte aurkari, bigarren fasera sailkatzeko puntu garantzitsuak jokoan daudela. Jarraian, senior mailan, Narvaizak eta Aguirresarobek osatutako Deporreko bikoteak jokoan dauden bi puntuak eskuratzen ahaleginduko dira, beharko dituzte eta gaur egun duten multzoko bosgarren postua hobetzeko; aurkariak kasu horretan ere Villabonakoak izango dira, Lizaso eta Urbieta hain zuzen ere. Lehen fasea amaitzeko lau jardunaldi besterik ez dira falta.
Eta Gipuzkoako Banakako Txapelketako bigarren jardunaldiko eibartarren partidu guztiak etxetik kanpo jokatzea egokitu zaizkie. Errendimendu mailan partidu guztiak barixakuan, bihar, jokatuko dira: Amillategi eibartarrak Ibabe izango du aurkari Aretxabaletan; Lazkaon, berriz, Gil eibartarrak Landa izango du aurkari; Telleriak Oñatin jokatuko du Egurbideren aurka; eta, Legazpin, Olaetxeak Urangaren aurka jokatuko du. Jubenil, kadeteetan Eibar 1 eta seniorretan Eibar 1 mailakoek atsedena izango dute.