Gaur goizean Santuari zapia jarri diote San Andres egoitzan
2023/06/23
17:19
eta kitto!
Gaur goizean San Andres egoitzan hasi dira San Juan bezperako ospakizunak. Urtero egiten den moduan. San Juan santuari zapia jarri diote eta bertan izan dira Usartza txistulari taldeko musikariak Kaleetan Kantuz taldeko abeslariekin batera, Egoiliarrek pozik entzun eta abestu dituzte kantuak, batez ere San Juan santuaren omenezkoak. Ondoren, Usartze Txistulari Taldea Untzaga abiatu da , eta han Sanjuanetako zortzikoa eskainiko du. Jarraian, kalejirari ekin diote erdiguneko kaleetatik.
[foogallery id="131967"]