Gaur hasi dira San Juan jaietako danborradetan parte hartuko dutenen entseguak

Astean behin, eguaztenetan izango dira saioak: umeen entsegua 19:00etan hasiko da, eta helduak jarraian arituko dira, 20:00etatik aurrera.
Gaur hasi dira San Juan jaietako danborradetan parte hartuko dutenen entseguak
2024/04/24 19:23
eta kitto!

Gaur egingo dute lehen entsegua aurtengo Sanjuanetako danborradetan parte hartuko dutenek, umeek eta helduek. Aurrerantzean, astero izango dira entseguak, eguaztenetan: lehenengo umeen danborradarako entseguak egingo dira, 19:00etan, eta jarraian, 20:00etan, helduen txanda izango da. Hasierako saioak betiko tokian, Bittor Sarasketa kalean dagoen Beistegi eraikinean egingo dira, baina baliteke aurrerago beste tokiren batera joatea egun batzuetan, besteak beste Musika Bandarekin batera aritu ahal izateko.