Gaur hasi dira San Pedro jaiak ospatzen Eitzaga auzoan
Aiama taldeak emango du zapatu gaueko kontzertua, 23:00etan.
2024/06/28
17:31
eta kitto!
Asteburu honetan ospatuko dituzte San Pedro jaiak Zaldibarko Eitzaga auzoan, gaurtik bertatik hasita: nagusientzako bazkariaren ostean, arratsaldean umeentzako pintura eta marrazki lehiaketa (18:00etan), txokolate-jana (19:00etan) eta Txopoa altxatzea (19:30ean) egingo dituzte. Eta bihar eta etzi, berriz, egun osorako programazioa antolatu dute Eitzagako Jai Batzordekoek:
Ekainaren 29a, zapatua
- 12:30 Paella eta patata tortilla lehiaketa parkean.
- 14:00 Plateren aurkezpena.
- 14:15 Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa. Ondoren, bazkari herrikoia.
- 18:00 Bolo jaurtiketa.
- 19:00 Bolo lehiaketa.
- 20:00 Saiheski-jan herrikoia.
- 21:00 Festak girotzeko afaria.
- 23:00 Musika kontzertua: Aiama taldea.
Ekainaren 30a, domeka
- 12:30 Meza San Pedro ermitan. Ardoa eta galletak bertaratuentzat.
- 13:45 San Pedrotik jaitsiera trikitilariekin, eta euskal dantzak parkean.
- 14:00 Txirikil joko tradizionala.
- 18:00 Herri kirolak: Asto probak.
- 20:00 Errifaren zozketa.
- 21:00 Jaien amaierako azken traka.