Gaur hasi dira zapatuko SD Eibar - Mirandes prestatzen
Eibarrek garaipena lortu nahi du hainbat berdinketaren ondoren
2025/04/29
13:31
eta kitto!
Beñat San Josek gidatzen duen taldeak gaurtik hasi da prestatzen zapatuan, arratsaldeko 18:30ean hasita, Ipuruan jokatuko den LaLiga HyperMotioneko hurrengo jardunaldiko norgehiagoka. Gaurko lan-saioa 11:00etan hasi da Atxabalpen; biharkoa Ipuruan egingo dute, ordu berean hasita eta ateak itxita direla; eta etzi eta etzidamuko entrenamenduak ere 11:00etan hasiko dira, biak ere Atxabalpen (azken saioa, barixakukoa, ateak itxita)