Gaur hasiko da ahots maratoia Eibarren
Ordenagailuak eta kaskoak ipiniko dira herritarren esku eta argibideak eta laguntza ematen euskalgintzako hainbat lagun arituko dira. Norberaren eskuko telefonoa erabilita ere oso erraza da grabaketak egin eta parte hartzea, eta horretarako aukera eta laguntza ere eskainiko da. Erronkaren betetze maila neurtzeko liburutxo bat egongo da egun bietan, herritarren izena, adina eta grabatutako esaldi kopurua jasotzeko. Parte hartu nahi dutenak edozein momentutan hurbildu daitezke aipatutako lekuetara.
Erronka berri baten aurrean gaude euskaldunok: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenik irakatsi egin behar zaio. XXI.mendean sartuta gaude honezkero eta euskarak ezin du museoko hizkuntza bat izan, teknologiarako ere prestatua dagoen hizkuntza izan behar du.
Edozein arrazoi dela eta egun horietan parte hartzeko aukerarik ez duenak edota bere kabuz egitea nahiago duenak BIDEO honetan aurkituko ditu jarraibideak: