Gaur hasiko da Akziodunen Batzarreko gai zerrendako puntuak online bozkatzeko epea

Gaur hasiko da Akziodunen Batzarreko gai zerrendako puntuak online bozkatzeko epea
2023/11/20 12:21
eta kitto!
SD Eibarreko Akziodunen Batzar Nagusiko gai zerrendako puntuak bozkatzeko epea gaur irekiko da eta 24an, barixakuan, amaituko da. 2023ko Akziodunen Batzar Nagusia azaroaren 28an, martitzena, izango da, 19:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Akziodunen Batzar horri dagokion dokumentazio guztia Klubaren web gune korporatiboan dago eskuragarri.

Akziodunen Batzar honen gai-zerrenda honako hau da:

Lehena.- Presidente Andrearen txostena, Sozietatearen egoerari buruz
Bigarrena.- Aztertu eta onartu, egoki bada, 2023ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiari buruzko Sozietatearen Urteko Kontuaksozietatearen kudeaketa-txostena, emaitzaren aplikazioa eta kudeaketa soziala.
Hirugarrena.- Aztertu eta onartu egoki bada, 2023ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiari dagokion informazio ez-finantzarioaren txostena
Laugarrena.- Andoni Zabala Zabaleta jauna Sozietateko sailburu izendatu izana berrestea.
Bosgarrena.- Elkartearen kontu-ikuskaritzaren izendapena.
Seigarrena.- Aztertu eta onartu egoki bada, Kapital Sozietateei buruzko Legearen 146. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Sozietateak bere akzioak eskuratzeko baimena ematea.
Zazpigarrena.- Ahalmen ordezkaritza
Zortzigarrena.- Eskariak eta galderak