Gaur hasiko da Greziako errefuxiatuei jaten eman ahal izateko janari bilketa
2021/04/12
08:44
eta kitto!
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak Lesbosera bidaltzeko produktu bilketa kanpaina antolatu du, Greziako errefuxiatuei jaten emateko: Eibarren pardina dilista jasoko da, Ermuan grano biribileko arroza, Elgoibarren garbantzu pedrosillanoa eta Mallabian hodi erako makarroia. Bilketa gaur (apirilak 12tik) hasi eta zapatuan amaituko da eta Eibarren Beheko-Tokia eta Untzagako jubilatu etxean, …eta kitto! Euskara Elkartean, As Burgas Galiziako Etxean, Amañako kioskoan eta herriko ikastetxeetan jasoko dituzte dilistak. Elgoibarren, Aita Agirren eta ikastetxeetan jasoko dituzte garbantzuak; Mallabian, eskolara, liburutegira eta udaletxera eraman daitezke makarroiak; eta Ermuan, Parriaundik okindegietan, Iluminacion Betan eta eskoletan hartuko dute arroza.
Bestalde, diruz lagundu nahi duenak, Caixabank-eko ES53 2100 2724 8101 0066 3988 kontu korrontean sar dezake dirua.
Horrez gain, zapatuan "tuper solidarioa" egingo dute Ermuan, Orbe kardinalaren plazan, 14:00etatik 15:00era bitartean: 5 euroren truke lentejak bakailaoarekin (tuper erdia), arroza Lumagorrirekin (beste erdia) eta fruta ale bat erosteko aukera egongo da.