Gaur hasiko dira “Jana ez da txantxa” bazkarirako txartelak saltzen
2017/10/06
09:36
eta kitto!
Egoaizia GKEE-k eta Aldatzen boluntarioen taldeak “Jana ez da txantxa” IV. Bazkari solidarioa antolatu dute urriaren 21erako, Perun dituen elkarte lagunentzat dirua batzeko. Oraingoan, besteak beste, Arzak jatetxean idazlea eta sukaldaria den Xabier Gutierrezen parte-hartzea izango du ekitaldiak. Horrekin batera, egunean zehar ikuskizun eta jarduera bereziak egingo dira eta eguerdian umeek Untzagan eskainiko den doaneko sukaldaritza tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Bazkarirako txartelak gaurtik aurrera erosi daitezke Guridi, Kultu, Kontent eta Koskor tabernetan eta Villalba supermerkatuan (10 eurotan, 7 eurotan umeentzako). Bestalde, joaterik ez daukatenentzat “0 platera” be salduko dute.