Gaur hasiko diren Andretxea eraikin berriaren barruko obrek trafikoan eragina izango dute
2022/05/31
10:25
eta kitto!
Gaur hasiko dira Isasi kaleko Astelena frontoiaren ondoan dagoen Andretxea berriaren barrualdea egokitzeko lanak. Udaletik adierazi dutenez, "lan hauek eraikinaren aurrealdea ixtea ekarriko dute, bai espaloi aldean bai errepide aldean. Hortaz, gaur (maiatzak 31), lanak hasi baino lehen, langileek zebra-bide bat margotuko dute Isasi kaletik, Astelena frontoi aldetik, datozen pertsonak beste aldeko espaloira igaro, eta, modu seguruan pasa daitezen obra ingurutik. Ibilgailuen trafikoari dagokionez, eta errepide-zati batetik ezingo denez ibili, trafikoa beste aldeko espaloian dauden aparkalekuetatik desbideratuko da. Behin obra-ingurua pasatuta, ibilgailuk normaltasunez ibiliko dira errepidetik berriz ere. Azkenik, pilotalekuaren sarbideari dagokionez, bermatuta egongo da uztailaren 1era arte; izan ere, egun horretatik aurrera, eta udan inolako jarduerarik aurreikusten ez denez, itxi egingo da sarbideko eraberritze-lanak egiteko. Sarrera itxita egongo da irailera arte, hilabete hori barne.
Berdintasun Sailaren eta Emakumeen Mahaiaren planteamenduak kontuan hartu dira eraikinak izan beharko dituen zerbitzuak eta espazioen banaketa definitzean, dagoen azalera ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta higiezina oso estua dela kontuan hartuta. Gainera, eraikinaren alboetako bat berreskuratuko da, multzoarekin harmonizatzeko; Astelena pilotalekurako sarbideak ere hobetuko dira, eta gaur egun duen baino sarrera zabalagoa eta modernoagoa egingo da; larrialdietako ebakuazioa ere hobetu egingo da.
Jon Iraola alkateak zera esan du: “Lan hauekin azken pausoa ematen da Eibarko herritarrek hainbeste itxaron duten proiektu hau gauzatzeko; gobernu-taldetik egitasmo honen aldeko apustu sendoa egin dugu, uste baitugu Eibarko emakumeek beren beharretara egokitutako espazio zabal eta modernoa merezi dutela. Horregatik, gune berri hau sortzeko prozesu osoan, Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren eta Emakumearen Mahaiaren eskutik joan nahi izan dugu, Eibarko emakumeen kezkek, beharrek eta hobetzeko eskaerek Andretxea berrian erantzuna izan dezaten.”
Obrak adjudikatzean jakinarazi zenez, 37 asteko iraupena izango dute, eta Urdinberri-Viuda de Sainz ABEEak egingo ditu. Udalak 917.437 eurotan (BEZa barne) esleitu zizkion obrak martxoan. Epe horietan oinarrituz, Andretxea berria datorren urtearen bigarren hiruhilekorako amaituta egongo da.