Gaur hasiko diren Maridaje Jardunaldietan Jaime Barriuso omenduko dute
Krabelin jatetxeak antolatutako 9. Maridaje Jardunaldiak gaur abiatuko dira 21.30etan, Vintae ardandegiko ardoekin eta Raul Acha enologoaren azalpenekin. Azaroko beste barixakuetan ere jarraipena izango dute ehiza eta ardoak bat egiteko afari berezi hauek eta bertara joateko izena eman nahi duenak horretarako aukera dauka, 943202727 telefono zenbakira deituta. Prezioa 56 eurokoa (BEZ barne) da (San Andres egunekoak 48 euro balioko ditu). Prezioaren barruan Arratera joan eta Eibarrera bueltatzeko autobusa sartzen da (irteera Ego-Gainetik 21.00etan eta bueltakoa 01.30etan).
Bigarren afaria datorren astean, azaroaren 16an, izango da Cune ardardengikoekin (Maria Larrea enologoak gidatuta); hirugarrena azaroaren 23an, Viñas Valsanzo ardandegiarekin (Javier Rodríguez enologoak gidatuta); eta San Andres eguneko afarirako (azaroaren 30ean) Bodegas Campillo aukeratu dute (gidaritza Alberto Roth merkataritza zuzendariak izango du). Azken honetan, gainera, Krabelineko ugazabek, Udalarekin batera, orain gutxi hil den Jaime Barriusori omenaldia egingo diote, grabadore-bola emanda.